Politika
Alderdi politiko berria
Erredakzioa
Estatu mailakoa eta zentro-eskuineko alderdi liberala izango da, eta ostegun honetan aurkeztuko dute.
Santiago Abascal buruzagi popular ohia da alderdi berriaren sustatzaileetako bat.
Jose Antonio Ortega Lara eta Ana Maria Vidal Abarca terrorismoaren biktimek, Santiago Abascal Alderdi Popularreko buruzagi ohiak eta Ignacio Camuñas UCDko ministro ohiak alderdi politiko berria eratu dutela iragarri dute. Estatu mailakoa eta zentro-eskuineko alderdi liberala izango dela aurreratu dute.
Ohar batean jakinarazi dutenez, ostegunean aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Agerraldian, alderdi berriaren izena, ideiak eta irudi korporatiboa zein den jakinaraziko dute.
Aipatutakoez gain, Jose Luis Gonzalez Quiros, Maria Jesus Prieto, Cristina Segui, Ivan Espinosa de los Monteros eta Enrique Alvarez katedraduna izango dira prentsaurrekoan.
Camuñasek EFE agentziari aurreratu dionez, alderdiaren sustatzaileek ez dute buruzagi "argi" bat eduki nahi, baina proiektu bera duen lantalde "anitz, belaunaldi artekoa eta gobernua zuzentzeko gaitasuna duena" bultzatu nahi dute. Europa Press agentziari esandakoaren arabera, zentro-eskuineko alderdi liberala izango da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa