Politika
Bilboko manifestazioa
Erredakzioa
Ezker abertzalearen aldarrikapenek "agenda politikoa markatzea" galarazi nahi du horrela EAEko PPk.
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: Efe
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
EAEko PPk laguntza eskaini die gaur EAJri eta Eusko Jaurlaritzari Bilboko manifestazioa egin ostean sortu den "egoera lasaitzeko" eta ezker abertzalearen aldarrikapenek "agenda politikoa markatzea" galarazteko.
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidente eta Legebiltzarreko bozeramaileak hedabideen aurrean egindako agerraldi batean azaldu duenez, Arantza Quirogak bilera eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, azken egunotako tentsioa baretzeko asmoz eta "okertu behar ez zen eta okertu den gauza bat bideratzeko".
Semperren ustez, "akatsa" izan zen EAJk larunbateko deialdia egitea, eta jeltzaleen, PSE-EEren eta PPren arteko adostasun minimoa birsortzeko deia egin du, oinarrizko printzipioak defendatzeko.
"Ezin dugu agenda politikoa, lidergo politikoa, ezker abertzaleen aldarrikapenen esku utzi", gaineratu du Semperrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa