Politika
Epaiketa Auzitegi Nazionalean
Erredakzioa
Bideo baten bitartez, jendaurrean Gasteizen agertuko direla iragarri dute Goizane Pinedok eta Unai Ruizek. Halere, ez dute parte hartuko "desobedientzia" eskatzeko egun horretan egingo den martxan.
Ihes eginda dauden Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Segiko ustezko bi kideek bideo batean iragarri dutenez, larunbatean agertuko dira publikoki, Gasteizen. Bi gazteak ez ziren agertu Segiren kontra Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, eta ihes eginda daude.
Naiz.info-ri igorritako bideo batean, biek azaldu dute orain hiru hilabete abiatutako desobedientzia ekimena bukatutzat emango dutela larunbatean.
Pinedoren eta Ruizen hitzetan, bete dituzte ekimenarekin bilatzen zituzten helburuak: "bidegabekeria salatzea, herri harresiaren ekimenaren aldeko harri-koskorra jartzea eta, desobedientziaren ildotik, beste batzuek egindako bideari ekarpena egitea". Ildo horretan, Ekaitz Samaniego gasteiztarra gogoratu dute, eta, halaber, ihes eginda dagoen Idoya Iragorri eta Aramaion atxilotutako Irati Mujika agurtu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa