16:23

Politika

Bilboko manifestazioa

Bilboko manifestazioa ikertzeko eskatu du Dignidad y Justiciak

Erredakzioa

Elkarteak salaketa-idazkia aurkeztu du Auzitegi Nazionalean eta manifestazioan terrorismoari gorazarre egin zitzaion ikertzeko eskatu du.

  • Bilboko manifestazioa

    Urtarrilaren 11an Bilbon egindako manifestazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dignidad y Justicia elkarteak salaketa-idazkia aurkeztu du Auzitegi Nazionalean. Segurtasun Indarrek larunbatean Bilbon egin zen manifestazioan terrorismoari gorazarre egin zitzaion ikertzeko eskatu du elkarteak idazkian.

Salaketan jasotzen denez, Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak manifestazioa baimendu zuen. Hala eta guztiz ere, Morenok beharrezko neurriak hartzeko eskatu zion Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzari, ekitaldian ETAko kideen edo presoen argazkiak erakutsi ez zitzaten, legez kanpoko erakundeen irudiak erabil ez zitzaten, edo terrorismoaren biktimak mespretxatzeko lelorik entzun edo ikusi ez zedin.

Horietakoren bat ikusiz gero, ekitaldia desegiteko eta egileak identifikatzeko eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak aurkeztu duen salaketan, manifestazioaren inguruan prentsan argitaratutako hainbat argazki jaso dira. “Argazki horietan Jon Igor Sola ETAko kidearen irudia emakume baten bizkarrean ikusi daiteke, baita Isamel Berasategi Escuderoren argazkia ere”. Elkarteak Askatasunaren argazkia ere jaso du salaketan.

Dignidad y Justicia elkartearen aburuz, Ismael Moreno epaileak kaleratutako autoan jasotakoa urratu egin zen manifestazioan eta terrorismoari gorazarre egin zitzaion ikertzeko eskatu du.

Ekitaldian parte hartu zuten Herrirako kideak identifikatzeko ere eskatu du elkarteak. Dignidad y Justiciaren aburuz, “Herrirak Auzitegi Nazionalak erakunde horren ekintza-gabetzea zehazten duen autoa urratu zuen”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena