Itxi

Politika

Bilboko manifestazioa

Bakea 'sentsibilitate guztien artean' eraikitzeko dei egin du Urkulluk

Erredakzioa

Bakea eta bizikidetza "denon artean eta elkarlanean" eraiki behar direla nabarmendu du lehendakariak.

0:22

Larunbateko manifestazioaren ostean, bakea "sentsibilitate politiko guztien artean" eraikitzeko lan egingo duela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Agintaria Gasteizen izan da gaur goizean, Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera, Zabalganako osasun zentroa inauguratzen. Bertan, hizpide hartu du Bilboko martxa.

Urkulluren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak "argi" daude lehen egunetik: "pertsonekiko konpromisoa".

Larunbateko manifestazioaren ondoren, "gure ardura sentsibilitate politiko guztien artean ikuspegi bateratu baten alde lan egitea" dela nabarmendu du. "Bakea eta bizikidetza denon artean eta elkarlanean eraiki behar dugu", erantsi du.

"Eusko Jaurlaritzak helburu horrekin lanean jarraituko du, ardura osoarekin eta etorkizuneko ikuspegi zabal batekin", adierazi du.