Politika
Lavapies auzoan
Erredakzioa
Atzo, Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak ekitaldi hori debekatzeko eskatu zion Fiskaltzari, hitzaldian terrorismoa goratu zitekeela argudiatuz.
'Euskal Herriko epaiketa politikoen aurkako plataformak' bertan behera utzi du izenburu horrekin gaur Madrilen egin behar zuen hitzaldia, "jasotako presioen ondorioz". Aipatu ekitaldian, Joseba Permach eta Amaia Elkano 'herriko tabernen' eta gazte independentisten auzietan inputatuek parte hartu behar zuten.
Hitzaldia Madrilgo Lavapies auzoan egitekoa zen, gaur iluntzean.
Atzo, Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak ekitaldi hori debekatzeko eskatu zion Fiskaltzari, hitzaldian terrorismoa goratu zitekeela argudiatuz. Cifuentesek Twitterren bitartez eman zuen ekitaldia debekatzeko eskariaren berri.
Gaur, epaiketa politikoen aurkako plataformak "jasotako presioa" salatu du, eta, horrenbestez, ekitaldia bertan behera uztea erabaki duela adierazi du, batez ere parte-hartzaileek izan dezaketen "kaltea" dela eta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa