Politika
Manifestazioa Bilbon
Erredakzioa
Bizkaiko popularren presidentearen iritziz, "aurreikusi zitekeen gertatu zena".
Anton Damborenea Bizkaiko popularren presidentea. Argazkia: EFE
Anton Damborenea PPren Bizkaiko presidenteak EAJ kritikatu du, "bere siglak jarri zituelako" urtarrilaren 11ko Bilboko manifestazioan, eta, modu horretan, "ETAren munduari eta presoei babesa eman zielako".
Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Geroa Bai alderdiek eta ELA eta LAB sindikatuek "Giza eskubideak. Akordioa. Bakea" lelopean deituta, atzo Bilboko kaleetan egindako manifestazioa hizpide izan du. Manifestazio isila deitu bazuten ere, presoen eta amnistiaren aldeko oihuak entzun ziren, eta Damborenearen esanetan, "aurreikusi zitekeen gertatu zena".
Europako auzitegiek Espainiako sistemaren legezkotasuna berretsi dute, Bizkaiko popularren buruak jakinarazi duenez. "Ez da ulertzen zigorra betetzen ari diren hiltzaileei abantailak emateko eskatzea eta hilketagatik kartzelatan dauden gainerako presoei aplikatzen zaien legedia ezberdina aplikatzeko aldarrikatzea", azaldu du.
Damboreneak EAJ kritikatu du "bere siglak legez kanpokoa zen manifestazio bati maileguan emateagatik".
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak "neurriak" eskatu ditu Bilbon egindako manifestazioan "gertatutakoagatik, eta "fiskalak eta epaileak lan egiteko daudela" gaineratu du Damboreneak. Dena den, "PPk beti egin ohi duen bezala, erabaki judizialak errespetatuko ditugu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa