12:49

Politika

Manifestazioa Bilbon

Manifestazioa 'elkarlanaren hasiera' izatea nahi du Sortuk

Erredakzioa

Pernando Barrena bozeramaileak azpimarratu du "herritarrek arduraz" jokatu zutela eta manifestazio "isila" izan zela.

  • Amaia Izko eta Pernando Barrena Sorturen ordezkariak, gaur.

    Amaia Izko eta Pernando Barrena Sorturen ordezkariak, gaur. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sortu gustura agertu da atzo Bilbon egindako manifestazioan jendeak eman zuen erantzunagatik; izan ere, "gizatasun erakustaldi handia" izan zela eta "herritarrek arduraz" jokatu zutela azpimarratu du.

Ezker abertzaleak prentsaurrekoa eman du gaur atzoko ekitaldiaren eta aste honetako gertakarien inguruko irakurketa egiteko, eta Pernando Barrena bozeramaileak, sortutako polemikari erantzute aldera, atzoko manifestazioa "isila" izan zela adierazi du.

Barrenaren esanetan, atzokoan "apartekoa" izan zen herritarrek Estatuaren estrategiari eman zioten erantzuna: "Atzo herri oso bat atera zen kalera bere gehiengo politiko eta sindikalaren deiari erantzunez, bakea, konponbide prozesua eta giza-eskubideak defendatzeko".

Horren harira, "herri honek jorratu behar duen bidearekiko oso adierazgarria" izan zela esan du. Horregatik, dei egin die "indar politiko eta sozialei, bai eta euskal herritarrei, herri zein herritar gisa dagozkigun eskubideak eskuratu eta gauzatzeko elkarlanaren bideari ekiteko".

Atxiloketak eta debekua

Bestalde, aste honetan EPPKren kontra izandako atxiloketak eta Tantaz Tanta ekimenaren debekua ere izan ditu hizpide buruzagi abertzaleak. Zentzu horretan, agerian geratu omen da "herritarren gehiengoaren borondatea eta aldarria" isilarazteko "alferrikakoak izan direla indarkeria eta inposizio" espainiarrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena