11:34

Politika

Alderdi abertzaleek deituta

Mobilizazio historikoa Bilbon, bake prozesuaren alde

Erredakzioa

EAJk, Sortuk, Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Geroa Baik, Alternatibak eta ELA eta LAB sindikatuek deitutako martxa 18:00etan abiatuko da Casillatik, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lelopean.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbok manifestazio historikoa hartuko du gaur; izan ere, alderdi politiko eta sindikatu abertzale guztien babesa izango du, eta helburua bake prozesua indartzea eta giza-ezkubideak eta akordioa aldarrikatzea izango da.

Larunbat honetarako manifestazio "isila" deitu dute EAJk eta Sortuk, Tantaz Tanta plataformak presoen alde antolatutako martxa Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu ostean.

Andoni Ortuzar EAJko eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteek agerraldi bateratua egin zuten atzo Bilboko Carlton hotelean deialdiaren berri emateko.

Manifestazioaren leloa "Giza eskubideak. Konponbideak. Bakea" izango da. Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Geroa Baik, Alternatibak eta ELA eta LAB sindikatuek mobilizazioarekin bat egin dute. Mobilizazioa Casillatik abiatuko da 18:00etan. Era berean, azken orduetan Udalbiltzak ere egin die 1.000tik gora kideei ekitaldian parte hartzeko, eta Etxeratek eta Lokarrik ere bat egin dute deialdiarekin.

Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiek, Rebeka Uberak (Aralar), Amaia Agirresarobek (Alternatiba) eta Alberto Unamunzagak (EA) Arraiz eta Ortuzar lagundu zituzten EAJ eta Sortu atzoko agerraldian.

Arraizek euskaraz eta Ortuzarrek gazteleraz adierazpen bat irakurri zuten. Manifestazio isilean parte hartzeko dei egin eta "giza eskubideen urraketaren eta salbuespen neurri negatiboen aurrean" agertoki berria sendotu behar dela erantsi zuten. Horregatik, mobilizazioaren leloak aldarrikatzen dituen helburuak lortzeko herritarren lana eskatu zuten.

Bestalde, CCOO-Euskadiren azken hiru idazkari nagusiek, Santiago Bengoak, Josu Onaindik eta Unai Sordok, manifestazioan parte hartzeko deia egin ez badute ere, sindikatuko "militante asko" bertan izango direla aitortu dute. Gainera, gogor kritikatu dute Espainiako Gobernua "ETAren amaieran eta normalkuntza politikoan" egiten ari den lana, "zentzugabekeria" delakoan.

ERC eta CuP alderdi kataluniar independentistek ere babesa agertu diote gaurko ekitaldiari, eta bertan izango dira hainbat kide eta jarraitzaile.

Manifestazio isilean parte hartuko ez duela iragarri du, berriz, Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, deialdiaren aurrean erabateko "errespetua" agertu du, nahiz eta Jaurlaritzako ordezkaritzarik ez bidali.

Manifestazio berria debekatzeko dagoeneko Auzitegi Nazionalaren aurrean salaketa aurkeztu du Terrorismoraen Biktimen Elkarteak (AVT).

'Herri mailako erantzuna eskatzen zuen herriak'

Indar abertzaleek gaurko deitu duten manifestazioaz hitz egin dute Joseba Egibar eta Pernando Barrena EAJ eta Sortuko presidenteak, hurrenez hurren,  Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan. Azken egunotako polizia operazio eta debekuen aurrean, iritzi eta balorazioetatik haratago, "herriak erantzun bat" eskatzen duela ikusita etorri da erantzun bateratua, bien buruzagion hitzetan. Erdigunean, beraz, Euskal Herrian zabaldu den aro berria jarri dutela nabarmendu dute.

"Oinarrizko eskubideen defentsa"

Uxue Barkos Geroa Bairen diputatu eta buruzagiak esan du "oinarrizko eskubide zibilen defentsa" aldarrikatuko delako babestu dutela manifestazioa.

"Hori esanda, ETAk eta PPk bake iraunkorra lortzeko urratsak" egin behar dituztela iritzi dio agintari nafarrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena