Politika
Noos auzia
Erredakzioa
Jesus Maria Silvak esan duenez, "erabat konbentzituta nago infanta errugabea dela, eta errugabetasun horren oinarria, noski, ezkontzan duen fedea eta senarrarenganako maitasuna daude".
Cristina infanta martxoaren 8an deklaratzera deituta dago. Argazkia: Efe.
Jesus Maria Silvak Roca i Junyent abokatuak bere bulegoaren ateetan kazetariei esan dienez, infanta senarrarekin oso maiteminduta dago, eta, baieztapen horretatik abiatuta, hau esan du: "Pertsona bat beste batekin maiteminduta dagoenean, horrekin konfiantza izan du, izaten du eta, haizearen kontra ere, izaten jarraituko du. Maitasuna, ezkontza eta konfiantzarik eza ez dira bateragarriak".
Hori esanez Iñaki Urdangarinek emaztea engainatu zuela iradoki nahi duen galdetuta, hau erantzun du Silvak: "Nik konfiantza nork daukan esan dizut. Hortik abiatuta, bakoitzak berak egin duenarengatik erantzun behar du".
Halaber, Jose Castrok erregearen alaba gaztea inputatu izanaren aurka helegiterik jarriko ote duten aztertzen ari direla esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa