Politika
Polizia-operazioa
Erredakzioa
Bi orduko miaketaren ostean, Goioagak ez du hitz egin nahi izan Elkarno Bilboko kaleko bulegotik irten denean, ondoan beste abokatu bat zuela.
Bideoak (1)
Guardia Zibilak Iñaki Goioaga EH Bilduko senatari eta abokatuak Bilbon duen bulegoa arakatzen bukatu du. Asteazkenean EPPKrekiko bitartekaritza taldearen aurka egin zuten operazioan atxilotutako zortzi pertsonekin lotutako informazioaren bila egin dute miaketa.
Bi ordu pasatxoren ostean, Goioaga Elkano Bilboko kaleko eraikinetik atera da, aldean beste abokatu bat zuela, eta ez du adierazpenik egin.
Ezker abertzaleko senatariak esan duenez, asteazkenean atxilotutako pertsonen abokatuek ostiral honetan arratsaldean Bizkaiko Abokatuen Bazkunean egingo duten prentsaurrekoan parte hartuko du.
Goioagaren bulegoa atzo, osteguna, miatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten, ez baitzuten aurkitu.
Senataria denez gero, Goioaga aforatua da, eta Arantza Zuluetak bulegoa duen eraikin berean du lokal profesionala berak ere. Zulueta Guardia Zibilak atxilotu zuen asteazkenean, beste zazpi pertsonarekin batera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa