20:52

Politika

Atxiloketa Araban

Epaiketan aurkeztu ez zen Segiko kide bat atxilotu dute Aramaion

Erredakzioa

Atxilotua Irati Mujika da. Urriaren 14an hasi zen epaiketan ez zen agertu, auzitegiak epaitzeko legitimotasunik ez zuela argudiatuta.

  • Segiko auzipetuei babesa emateko ekitaldia Durangon. Artxiboko irudia: EFE

    Segiko auzipetuei babesa emateko ekitaldia Durangon. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irati Mujika Segiko akusatua atxilotu du gaur Polizia Nazionalak, Aramaion (Araba). Mujika ez zen iragan urrian, Auzitegi Nazionalean, hasitako epaiketara azaldu.

Terrorismoaren aurkako iturriek gaur jakitera eman dutenez, Mujika bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuten urriaren 14an, epaiketara ez agertu eta gero. Segiko 40 kideren aurkako epaiketa hasi zen, baina batzuk ez ziren aurkeztu auzitegiak epaitzeko legitimotasunik ez zuela argudiatuta.

Mujikarentzako bederatzi urteko espetxe-zigorra eskatzen du fiskalak, banda terroristako kide izatea egotzita, Segiko ustezko buruzagia zelako.

Irati Mujikak, Unai Ruizek, Idoia Iragorrik eta Goitzane Pinedok bideo bat zabaldu zuten Interneten. Erabakia desobedientziagatik hartu zutela azaltzen zuten bideoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena