19:40

Politika

Polizia-operazioa

Eusko Jaurlaritzak 'nahasgarritzat' jo du polizia-operazioa

Erredakzioa

Jaurlaritza "harrituta" agertu da kaleratu diren "kontraesanak" ikusita, eta operazioa "erabat justifikatuta" egotea espero du.

  • Josu Erkoreka

    Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritza "harrituta" agertu da arratsaldean egin den polizia-operazioaren inguruan kaleratu diren "kontraesanak" ikusita, eta operazioa "erabat justifikatuta" egotea espero du, "Euskadi bakea eraikitzeko prozesu konplexu batean murgilduta baitago".

Oharra kaleratu du Jaurlaritzak, eta operazioaren inguruan izan diren informazio "nahasgarriak" izan ditu hizpide. Barne Ministerioak lehenik bidali duen prentsa-oharra eta gero informazioa atzera botaz bidali duen oharra aipatu ditu Jaurlaritzak, baita Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen eta EPPK-ko hainbat kideren atxiloketen eta miaketen inguruan kaleratutako informazioa ere.

Polizia-operazioa "erabat justifikatuta" egotea espero du Jaurlaritzak, "bakea, ilusioa eta itxaropena eraikitzeko Euskadi bizitzen ari den garai berriaren aurrean".

"Erabateko zuhurtzia eta ardura" eskatu ditu Urkulluren Gobernuak. "Euskadin gaur egin den polizia-operazio nahasgarriaren inguruko baloraziorik ez dugu egingo informazio eta datu guztiak ezagutu eta argitu arte", azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena