Politika
Apirilaren 13an
Erredakzioa
Horixe izango da Etxarri Aranatz udalerriko herritarrek apirilaren 13ko herri galdeketan erantzungo duten galdera.
Etxarri Aranatzeko herri galdeketa apirilaren 13an egingo dute. EiTB.
Etxarri Aranatzeko herritarrei Euskal Herri independentearen herritar izan nahi duten ala ez galdetuko diete apirilaren 13an. Nafarroako udalerria Bilduren agintepean dago.
"Euskal Herri independentearen herritar izan nahi duzu?", da egingo dieten galdera, ostegun honetan herritarren biltzarrak onartutakoaren arabera.
Manu Gomez A13 herri plataformako ordezkariak azaldu duenez, galdera euskaraz eta gaztelaniaz egingo diete, eta lehen botazioan onartu dute, sei proposamenen artean.
Gomezen arabera, "herri ekimena da, herriari galdetzeko ekimena, eta bertan lekua dute ideia eta erantzun guztiek".
Ekimena aurrera ateratzeko arazorik espero duten galdetu diotenean, ondorengoa erantzun du: "Galdera egitea nahi izateak ez luke inon arazorik sortu behar. Eta jendeak erantzuteak ere ez".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa