11:52

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

ETAren armagabetzea eta espetxe politika aldatzea eskatu du Barkosek

Erredakzioa

Uxue Barkosek esan du presoak “tresna politikoak bakarrik erabiltzearen alde” azaldu direla eta legedia onartu dutela.

0:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak “pozik” hartu du EPPKren asteburuko agiria eta presoek “aurrerapausoak” ematen hastea “positibotzat” jo du. Orain, eman beharreko pausoak bi direla gaineratu du: ETAk armagabetzea iragarri behar du eta Espainiako Gobernuak espetxe alorreko “politika bereziak” aldatu behar ditu.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Barkosek esan du presoak “tresna politikoak bakarrik erabiltzearen alde” azaldu direla eta legedia onartu dutela. Hala ere, iragana ez ahazteko eskatu du, “ETAren indarkeriak kolpatutako iraganetik gatozelako”.

Hala ere, EPPKren oharra “albiste garrantzitsua” dela onartu du. Bere hitzetan, preso “ausart batzuek” hasitako bidearekin bat egin dute (Langraitz Bidearekin bat egindako presoak).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena