Politika
Gobernu bilera
IKER GOMEZ / EITB.COM
ETAko presoek azken urteetan izan duten jarrera publikoa kontutan hartuz, asteburuko adierazpena “aurrerapausoa” dela gaineratu du lehendakariak urteko balantzea egiteko agerraldian.
Albisteak (2)
Iñigo Urkullu lehendakariak esan du, “erretorika alde batera utzita”, ETAko presoen adierazpenak “aldaketa nabarmena” suposatzen duela. ETAko presoek azken urteetan mantendu duten jarrera publikoa eta teorikoa kontutan hartuta, larunbateko adierazpena “aurrerapausoa” dela gaineratu du lehendakariak urteko balantzea egiteko agerraldian.
Orain, ETAko presoek larunbatean bidalitako adierazpenaren “ondorio praktikoak” zeintzuk izango diren ikusi beharko dela azpimarratu du Urkulluk.
Oraindik ere “eman beharreko urrats irmoak eta azkarrak” badaudela adierazi du Urkulluk. Zentzu horretan, presoek emango dituzten “urrats zehatzak” zeintzuk izango diren ezagutzea "nahitaezkoa" dela gaineratu du.
Hori bai, pausorik “garrantzitsuena” ETAk eman nahi duela azpimarratu du: ‘Lehenbailehen armagabetzearen keinua egin beharko luke”.
Espetxe politikaren inguruko aldaketak egiteko eskumena Espainiako Gobernuarena dela gogoratu du lehendakariak. Horren harian, Mariano Rajoy presidenteari mezu bat bidali diola esan du Urkulluk, bilera bat eskatuz: “Espero dut hurrengo egunetan elkarrekin egon ahal izatea”. Balizko bilera horretan, Urkulluk Jaurlaritzak onartutako Bake Plana aurkeztu nahi dio Rajoyri.
Behin betiko bakea lortzeko, Jaurlaritzak bere “borondatea eta ahalegina” mantenduko duela esan du Urkulluk, eta Gobernuak onartutako Bake eta Bizikidetza plana gogora ekarri du.
Horrekin batera, Legebiltzarrean abian jarritako Bake lantaldean alderdi guztietako ordezkariak egotea "nahitaezkoa" dela gaineratu du.
2014a urte hobea izango da
Arlo ekonomikoan, Urkulluk aurreratu du 2013. urtea langabe gutxiagorekin amaituko dela, 2014a urte “hobea” izango dela, Barne Produktu Gordinaren hazkundea “% 1etik gertu geratuko dela eta “enpleguaren suntsiketa” geratu egingo dela.
Azaldu duenez, “helburuak beteta” amaituko du Jaurlaritzak 2013. urtea. EAJk bere hauteskunde programan aurkeztutako 617 proposamenetik % 80ª “martxan direla” azpimarratu du lehendakariak.
Behin adierazle ekonomikoak aztertuta, datorren urtea “itxaropentsu” hartuko duela nabarmendu du. “Atzeralditik ateratzen ari gara, eta, 2014. urtean, Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 1etik gertukoa izango da”.
Esportazioek ere aurreikusitakoak baino emaitz hobeak izan dituztela nabarmendu du.
2013ko emaitzak eta 2014 aurreikuspenak ikusita, datorren urtea “ekonomikoki hobea” izango dela berretsi du Urkulluk, “nahiz eta, oraindik ere, gure gainean mehatxu asko egon”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa