Politika
EPPK
Erredakzioa
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agerian azaldu duenez, "Konponbide prozesua lokaztu ez dadin, EPPK-k dagokion ardura hartu du bere gain".
Bideoak (2)
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) ontzat eman du presoen "etxeratze prozesua, Euskal Herriratzea lehentasunez eta kaleratzea ezinbestez, lege baliabideak erabiliz gauzatzea horrek inplizituko gure zigorraren onarpena dakarren arren", 'Berria' eta 'Gara' egunkarietara igorritako agiri batean.
Prozesu hori "egitasmo orokor baten baitan, modu mailakatuan, norbanakoen konpromisoarekin eta denbora zuhur batean" gauzatzeko aukera aztertzeko eta jorratzeko prest azaldu da Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.
Hartutako konpromisoak gauzatzeko, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bide berri bat zabaldu du eta, Foro Sozialarekin eta beste euskal eragile batzuekin akordioak eta formulak aurkitzeko prest agertu da. Halaber, herritarrei, erakundeei, eragileei eta alderdi politikoei dei egin die "prozesu integral baten baitan, gure etxeratzea ahalbideratuko duen akordio zabala lortzeko, beti ere gure izaera eta duintasun politikoa arriskuan jarri gabe".
EPPK-k eszenatoki berriaren aurrean erabateko konpromisoa agertu du eta iraganean inposaketari, errepresioari eta eskubideen urraketari aurre egiteko erabilitako metodoak baztertu ditu.
Eragindako mina aitortu du kolektiboak eta preso bakoitzaren erantzukizuna aztertzeko prest agertu da, "baldintzak eta bermeak dituen prozesu adostu batean".
Bakegintzan aurrera egiteko gomendioak egin zituen maiatzean Foro Sozialak, eta besteak beste, ETAren desarmea eta ETAren egitura militarraren desegitea zentzuzko denboran gauzatu behar direla, eta presoen eta iheslarien auziari konponbidea ematea ere lehentasunetako bat dela adierazi zuen.
EPPK-k bere hausnarketa prozesua egin du, eta "konponbide prozesua lokaztu ez dadin, EPPK-k dagokion ardura hartu du bere gain".
Argitaratutako agiri horretan, Foro Sozialak emandako bosgarren gomendioari erantzun dio EPPK-k. Puntu horren arabera, presoen eta iheslarien itzultze prozesua "lege baliabideak erabiliz" gauzatu beharko litzateke, "era mailakatuan, banaka eta zentzuko denbora-tarte batean".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa