Politika
Herri-galdeketa
Erredakzioa
Kataluniak eta “katalanismoak” bizikidetzaren aldeko apustua “beti” egin dutela azpimarratu du Artur Mas Generalitateko presidenteak.
Kataluniak eta “katalanismoak” bizikidetzaren aldeko apustua “beti” egin dutela azpimarratu du Artur Mas Generalitateko presidenteak. Horren harian, Kataluniak bere etorkizuna erabaki nahi dutela uste duten “herritar gehienen ahotsa” errespetuz eta “adi” entzuteko eskatu du.
Gaur, Francesc Macia Generalitateko lehen presidentea hil zela 80 urte bete dira, eta omenaldia egin diote Generalitateak eta ERC alderdiak. Bertan, Artur Mas presidentea izan da, bestak beste.
Bere hitzaldian, Kataluniako Gobernuak azaroan deituko duen herri-galdeketa gogora ekarri du. “Kataluniak eta katalanismoak bizikidetzaren apustua egin dute beti”, berretsi du. Kataluniak autogobernu maila altuena lortu nahi duela azpimarratu du, eta nahi hori “aspalditik” datorrela adierazi du.
“Gure etorkizuna erabaki nahi dugu, eta erabakiak bizikidetza onean eta Europako eta Espainiako beste herriekiko errespetuarekin hartu nahi ditugu”, gaineratu du.
Erregearen mezuari buruz, Artur Masek eskatu du “harretaz eta errespetuz” Kataluniako herritarren ahotsa entzuteko. “Herritar gehienek gure etorkizuna erabakitzearen alde egin dute, beti ere, bizikidetza kontuan izanda eta inoren aurka erabakiak hartu gabe”.
“Eman dizkiguten arauak betetzeko eskatzen digute. Ondo da, guk Kataluniako herritarren ahotsa entzuteko eskatzen dugu, harretaz eta adeitasunez”, berretsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa