16:40

Politika

Miaketa

Rajoy 'lasai' dago, PPren egoitzaren miaketaren ostean

Erredakzioa

Ruz epaileak "paperean edo euskarri digitalean" aurki zezakeen Barcenasen kasuaren inguruko dokumentazio guztia eskatu zion ostegunean epai-poliziari.

  • Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.

    Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidenteak esan du "lasai" dagoela Pablo Ruz epaileak agindutako PPren egoitzaren miaketaren ostean. Epaileak epaileak "paperean edo euskarri digitalean" aurki zezakeen Barcenasen kasuaren inguruko dokumentazio guztia eskatu zion ostegunean epai-poliziari. Mariano Rajoyk adierazi du, halaber, eskatu duela justiziari laguntza emateko : "Agindu dutena -nabarmendu du Bruselan, Europako Kontseilua amaituta- ez da miaketa bat, gure laguntza baizik, eta guk eman dugu".

Rajoyk esan du erabat errespetatzen dituela Justiziaren erabakiak: "Bere ondorioen zain eta lasai gaude", adierazi du.

Barcenasen paperen inguruko dokumentazioa

Ostegun arratsaldean, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Genova kaleko eraikinaren berriztatzeari buruzko dokumentazioa biltzeko agindu zion Poliziari, baina, ostiralean jakinarari dutenez, Barcenasen paperen inguruko dokumentazioaren bila ere joan ziren polizia-agenteak. Pablo Ruzek PPren kontuetan balizko “B kutxa” bat islatu ahal zuten edozein dokumentu nahi zuen jaso.

Batez ere, Gonzalo Urquijo arkitektoak jasotako diruaren inguruko dokumentazioa nabarmendu zuen bere aginduan. Urquijok berriztatzeko  lanak egin zituen eta Barcenasen paperetan agertzen da, 888.000 hartzaile bezala.

Epaileak, gainera, eskatu zuen PPk errekerimenduari uko egin balio egoitzaren miaketa aginduko zuela. Ez zen horrela gertatu.

Ruzen epai-idazkariak eta Poliziako bi agentek 14 ordu eman dituzte –osteguneko 20:00etatik ostiraleko 10:10era) Madrileko Genova kaleko PPren egoitzan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena