17:10

Politika

Polemika Nafarroan

Gobernuak neurriak ezarriko ditu 'terroristak irakasle ez izateko'

Erredakzioa

Fernandez Diazek gogorarazi duenez, Konstituzioak agindutako misioaren arabera ETAren kontra egin behar du "bere osotasunean" organizazioa erabat desegin arte.

  • Jorge Fernandez Diaz, barne ministroa

    Jorge Fernandez Diaz, barne ministroa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Fernandez Diaz Barne ministerioak gaur, asteazkena, iragarri duenez, Gobernua terrorismoan jardun direnak edo jarduten direnak haurren irakasle izatea galarazteko neurriak aztertzen ari da.

Jorge Fernandez Diaz Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak egindako galderari erantzunda egin ditu adierazpenok. Cuadra "Nafarroako D ereduko irakaslegoaren kriminalizazioaren eta egten ari zaion jazarpen poliziaren" inguruan galdetu dio ministroari.

Ministroaren esanetan, ez dira jazarpen polizialik egiten ari,ez da hezkuntza eredurik kriminalizatzen eta ez zaio inori jazarpenik egiten ideologia zehatzen bat, lanbide bat edo jatorri jakin bat izateagatik.

Gogorarazi duenez, Konstituzioak agindutako misioaren arabera ETAren kontra egin behar du "bere osotasunean" organizazioa erabat desegin arte.

Horren ildotik, ministroak Amaiurreko diputatuari esan dionez, ETAren mundua eta bere ingurukoak beti saiatu izan dira Euskal Herrian hezkuntza kontrolpean izaten; "benetako obsesioa izan da Nafarroako kasuan, Batasunako, Segiko, Jarraiko eta Haikako hainbat agiritan ikusi izan denez".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena