Politika
'Parot doktrina'
Erredakzioa
Hala ere, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak beste hiru harreraren kontra jarritako salaketak artxibatzeko eskatu du, beraz, Galdakaokoa da ikergai dagoen bakarra.
Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Francisco Javier Martinez, Javi de Usansolo, presoari Galdakaon egin zioten harrera ikertzeko eskatu dio dagokion auzitegiari. ETAko preso ohia azaroaren 26an askatu zuten, 'Parot doktrina' bertan behera geratu eta gero.
Fiskaltzak terrorismoa goratu ote zen argitzeko eskatu du, ez baitu beste delitu zantzurik antzeman. Gainera, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak beste hiru harreraren kontra jarritako salaketak artxibatzea eskatu du.
Inmaculada Pachoren, Jun Jose Legorbururen eta Juan Ignacio Delgado Goñiren harrerei dagokien salaketak dira artxibatzeko eskatu dituenak; beraz, Martinez Izagirre preso 21 urte eman zituen bizkaitarrarena da ikertuko den kasu bakarra oraingoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa