16:48

Politika

Parot doktrina

Francisco Imaz eta Jose Miguel Latasa aske uztea eskatu du Fiskaltzak

Erredakzioa

Fiskaltzaren eskaria beteko balitz, Imazek aurki utziko luke kartzela. Latasari, berriz, zigorra kenduko liokete, dagoeneko baldintzapeko askatasunean baitago.

  • Auzitegi Nazionala

    Auzitegi Nazionala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Parot doktrina' ezarrita, kartzela zigorra luzatu zieten beste bi preso aske uztea eskatu du gaur Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Hain zuzen ere, Francisco Imaz Martiarena eta Jose Miguel Latasa Getaria presoak askatzea agindu du.

Fiskaltzaren eskaria beteko balitz, Imazek aurki utziko luke kartzela. Latasari, berriz, zigorra kenduko liokete, dagoeneko baldintzapeko askatasunean baitago.

Imaz talde antikapitalista armatu bateko partaide zen, eta 30 urte zigorra ezarri zioten, hainbat ekintzetan parte hartzeagatik. 1987etik dago kartzelan, eta Auzitegi Nazionalak, besteak beste, talde armatu bateko partaide izatea, armak edukitzea, bahiketa, atentatua eta hainbat hilketa egotzi zizkion.

Latasari, berriz, baldintzapeko askatasuna eman zioten, eta publikoki indarkeria gaitzesti zuen honek. Horregatik, ETAtik kanporatu zuten. Fermin ezizenarekin ezaguna den preso ohia, 1986an Maria Dolores Gonzalez Catarain (Yoyes) hil zuen komandoko partaidea zen.

Auzietgi Nazionalak bi preso hauen askatasuna onartuko balu, guztira 58 izango lirateke Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu zuenetik aske utzitako presoak.

Bestalde, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Concepción Gonzalez Rodriguez Grapoko presoa espetxetik ateratzea ere eskatu du gaur. Gonzalezi 27 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 1995ean ustez Publio Cordon bahitzeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena