17:36

Politika

Iruñea eta Durango artean

100.000 lagun batzeko asmoa du 'Gure esku dago' ekimenak giza katean

Erredakzioa

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenaren bultzatzaileek Nafarroako eta Bizkaiko herriak lotzeko behar den pertsona kopurua bikoiztea espero du.

  • Garaikoetxea lehendakaria ere izan da aurkezpenean. Irudia: EFE

    Garaikoetxea lehendakaria ere izan da aurkezpenean. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku Dago 2014ko ekainaren 8an erabakitzeko eskubideren aldeko giza katea antolatzen ari den plataformaren bultzatzaileek 50.000 lagun baino, 100.000 lagun batzea espero dute Iruñea eta Durango artean.

Giza katea, 'Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarren unea da' lelopean, Iruñean aurkeztu dute, ekitaldi batean, Carlos Garaikoetxea EAko presidente ohi eta lehendakaria eta Txelui Moreno ezker abertzalearen bozeramalea, besteak beste, bertan zirela.

Zelai Nikolas plataformaren bozeramaleak azaldu duenez, giza katearen helburua "Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen aldeko pedagogia egitea da", eta horretarako "ekimen honen inguruan zenbait sentsibilitate batzea" nahi dute.

Nikolasen arabera, bi herrian artean dauden 123 kilometroak betetzeko 50.000 pertsona inguru beharko dituzte, baina "gure nahia 100.000era heltzea da".

Plataforma horren bozeramalearen esanetan, une honetan "aro berri bat zabaldu da Euskal Herrian, nazioarteko testuinguruak lagunduta, posible da bide demokratikoen bidez edozein aukera politiko defendatzea, independentzia barne".

Horren ildotik nabarmendu duenez, "erabakitzeko eskubideak, bakoitzaren iritzian, egokiena dena defendatzea ahalbidetzen die herritar eta sentsibilitate guztiei".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gure Esku gaur

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena