Politika
Kataluniako kontsulta
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordearen arabera, atzo Kataluniako Gobernuak iragarri zuen kontsultaren inguruan "ez dago ezer eztabaidatu edo negoziatzeko".
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak, batik bat Artur Mas Kataluniako presidenteari erreferentzia eginez, legea errespetatu behar dela esan du, eta Generalitateak jotako "erronka soberanistak" herritarrei ahalik eta kalte gutxien egiten saiatuko dela adierazi du.
Presidenteordeak ez du ezer erantzun, Konstituzioak artikulu batean autonomia bertan behera uzteko aukera uzten duela aipatu diotenean, eta galdeketa Konstituzioaren aurkako dela errepikatu du, "espainiar guztioi baitagokigu lurraldetasunaren arloan Espainia zelan antolatzen den esatea".
Halaber, presidenteordearen hitzetan, "nazioko, eta ondorioz katalanen, Gobernu" denez gero, "katalanen eta gainerako espainiarren lotura ekonomiko, sozial, politiko eta afektiboak" indartzeko lanean jarraituko du Exekutiboak.
Horrez gain, "gizartea zatituko, banaketa areagotuko eta, nahiz eta denok egonkortasuna behar dugun, ezinegona zabalduko duen prozesuak ahalik eta kalte gutxien egiteko ahalegina" egingo dutela erantsi du
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa