13:35

Politika

Kataluniako galdeketa

Garitanok euskal galdeketa bat egin nahiko luke 'azaroaren 10ean'

Erredakzioa

Gipuzkoako diputatu nagusiaren ustez, Kataluniako Gobernuak galdeketa deitu izana "oso albiste ona da", eta Euskal Herri mailako bat egin nahiko luke, "biharamunean, biek bat ez egiteko".

  • Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EiTB.

    Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak "Katalunian azaroaren 9rako galdeketa planteatzeko erabaki demokratikoaren aurrean" zer egingo duen galdetu dio Espainiako Gobernuari, eta Euskal Herri mailan "azaroaren 10ean" antzeko zerbait egotea gustatuko litzaiokeela erantsi du.

Kazetarien aurrean esan duenez, "oso albiste ona da" Kataluniako Gobernuak independentziari buruzko galdeketa bat deitzea, "katalanek hala erabaki baitute, Parlamentuan gehiengoa ordezkatzen duten indarrek hitzartuta".

Haren ustez, "aurrerapauso nabarmena da Kataluniaren nortasuna bermatzeko".

Garitanoren esanetan, Gobernuak "konponbide zaileko arazo bat dauka", eta "katalanek eurek hala erabakita botoa ematea" ekiditeko zer egingo duen galdetu dio.

Euskal Herriko eta Kataluniako egoerak ezberdinak ote diren galdetuta, Garitanok Euskal Herrian "2014ko azaroaren 10ean" horrelako galdeketa bat egitea gustatuko litzaiokeela esan du, balizko bi galdeketek "data berean bat ez egiteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena