20:27

Politika

Galdeketa Katalunian

Rajoy: 'Kontsulta ez dute egingo, Konstituzioaren kontrakoa delako'

Erredakzioa

"Legeak eta Konstituzioa betetzea eta betearaztea zin egin dut. Galdeketa hori egingo ez dutela bermatzen dizuet. Ez dago eztabaidatzerik, ezta negoziatzerik ere", adierazi du Gobernuko presidenteak.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian deitutako galdeketa "argi eta garbi" Konstituzioaren kontrakoa dela adierazi du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Horregatik, kontsulta egingo ez dutela bermatu du Rajoyk.

Kataluniako Gobernuaren deialdiari erantzun dio agintariak. Masen Exekutiboak 2014ko azaroaren 9an kontsulta egiteko galdera aurkeztu du gaur. Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidentearekin emandako prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak Rajoyk, Moncloa jauregian.

"Legeak eta Konstituzioa betetzea eta betearaztea zin egin dut. Galdeketa hori egingo ez dutela bermatzen dizuet. Ez dago eztabaidatzerik, ezta negoziatzerik ere", gaineratu du Rajoyk.

Galdeketa Konstituzioaren eta legearen "guztiz" kontrakoa dela azaldu du Gobernuk presidenteak. "Konstituzioaren oinarriaren aurka talka egiten du, hau da, Espainiako nazioaren batasun hautsi ezina", erantsi du.

Espainiar guztien "ondasuna" dena ez da negoziagarria, Rajoyren hitzetan. Subiranotasuna "espainiar guztiena da", esan du. "Inork ezin die eskubide hori ukatu", azaldu du, "ezta Gobernu batek ere".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena