19:50

Politika

Galdeketa Katalunian

Kataluniaren borondatea inork ez oztopatzea espero du Jaurlaritzak

Erredakzioa

"Bistan denez, baketsua den herriaren adierazpen askatasun demokratikoari inork oztoporik ez jartzea" espero du Erkorekak, "borondate horrek babes oso handia duelako".

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako kontsultaren galderaren berri izan eta gero, "baketsua eta demokratikoa den herriaren adierazpen askatasunari inork oztoporik ez jartzea" espero duela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, "borondate horrek babes oso handia duelako".

Artur Mas Kataluniako presidenteak kontsultako galderaren berri eman eta gero, Erkorekak adierazpenak egin ditu Bilbon. 2014ko azaroaren 9an egin beharreko galdera: "Katalunia estatua izatea nahi duzu?, baiezkoa izatekotan, estatu independentea".

"Kataluniako gizartearen gehiengoa ordezkatzen duten alderdi politikoek askatasunez eta legitimotasunez" lortutako akordioarenganako "errespetua eta demokrazia" eskatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Kataluniako akordioak "adierazpen demokratiko aske bat aldarrikatzen du", Erkorekaren hitzetan. "Kataluniako gizarteak aspalditik nahi zuen, eta erakunde politikoetatik inork ez luke eragotzi behar", erantsi du.

Kritika, Espainiako Gobernuaren erantzunari

Rajoyren Gobernuak galdeketaren aurka iragarri du dagoeneko, eta Erkorekak herriaren borondateari oztopoak jartzerik ez dagoela errepikatu du. "Etorkizuna demokratikoki erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Kataluniak, eta Kataluniako herriaren nahi horrek ezin du zailtasunik aurkitu; jarri nahi dioten edozein oztopo gaindituko duelako", erantsi du.

"Zailtasunek eta oztopoek gizartearen bultzadaren erantzuna jasoko dute. Arazoei aurre egitea eta herriaren adierazpen askatasuna errazteko formulak bilatzea hobe da", esan du Erkorekak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena