Politika
Kataluniako independentzia
Erredakzioa
Honi baiezkoa ematekotan, bigarren galdera bati erantzun beharko diote herritarrek 2014ko azaroaren 9an egingo litzatekeen galdeketan: 'Estatu independente izatea nahi duzu?'.
Albisteak (9)
Bideoak (1)
'Katalunia estatu izatea nahi duzu?' galdera horri erantzun beharko diote 2014ko azaroaren 9an Kataluniako independentziaren inguruko galdeketan parte hartzen dutenek. Hala adostu eta iragarri dute gaur Artur Mas Kataluniako presidenteak eta ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdiek.
Galdera horri baiezkoa ematekotan, bigarren galdera bati erantzun beharko liokete herritarrek: 'Katalunia estatu independente izatea nahi duzu?', Masek zehaztu duenez.
Artur Mas Kataluniako presidentea kazetarien aurrera agertu da 14:00etan ERC, ICV-EUia eta CUP alderdiekin adostutako galderaren nondik norakoak azaltzeko Agerraldian Oriol Junqueras (ERC), Joan Herrera (ICV), Ramon Espadaler (UDC), David Fernandez eta Quinm Arrufat (CUP) politikariak izan ditu lagun Kataluniako presidenteak.
Masen esanetan, adostutako galdera "inklusiboa" da eta "gehiengoak bat egiten du galderarekin". Bi egunez aritu dira alderdi politikoak negoziatzen eta modu isilean jardun dutela gaineratu du. Erreferendumeko galdera, data eta prozedimendua zehaztea lortu dute alderdiek, eta datorren asteko osoko bilkuran gaia jorratuko dute Kataluniako Parlamentuan.
Bileran parte hartu duten alderdiek erakutsi duten "herrialde izaera" eskertu du, eta garrantzia historikoa izango duen akordio honetan sozialistak ere egotea gustatuko litzaiokeela adierazi du.
Estatus politikoaren aldaketa
Kataluniako estatus politikoa aldatzea nahi duen orok hori bozkatzeko aukera izango du, eta independentziaren aldekoek ere beren iritzia bozketa batean islatu ahal izango dute. Galdeketaren inguruko akordio horrek herritarren eskari bati ohore egiten diola, eta bide batez, 2014an galdeketa egiteko hartutako konpromisoa beteko duela gaineratu du.
Galdeketaren dataz galdetuta, "prozesu demokratikoaren arrakastaren mesedetan" gehien komeni den eguna zehaztu dutela esan du. Ordura arte, Kataluniako erakundeek eta Espainiako Gobernuak galdeketa egiteko modua adosteko aukera izango dutela nabarmendu du.
Adostutako akordioa berresteko, alderdi politikoek zuzendaritzako bilerak egingo dituzte ondorengo orduetan.
Kataluniako galdeketak ez du Espainiako Gobernuaren onespenik jaso, eta PPC. Ciutadans eta UPyD alderdiek baztertu egin dute.
PSC alderdia erabakitzeko eskubidearen eta Katalunian galdeketa bat egitearen alde agertu da, baina duela aste batzuk galdeketaren lasterketatik at gelditu zen galdeketa Espainiako eta Kataluniako Gobernuen artean adostu behar dela iritzita.
Erreakzioak
Katalunian deitutako galdeketa "argi eta garbi" Konstituzioaren kontrakoa dela adierazi du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Horregatik, kontsulta egingo ez dutela bermatu du Rajoyk.
Bestalde, Kataluniak independentzia aldarrikatuko balu Europar Batasunarekiko hirugarren Estatu bat izango litzatekeela ohartarazi du Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidenteak. Ondorioz, "EBko itunak ez lirateke aplikatuko", erantsi du Van Rompuyk.
Kataluniako kontsultaren galderaren berri izan eta gero, "baketsua eta demokratikoa den herriaren adierazpen askatasunari inork oztoporik ez jartzea" espero duela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, "borondate horrek babes oso handia duelako".
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiaren hitzetan, Kataluniako galdeketaren atzean autodeterminazio erreferenduma ezkutatzen da eta sozialistak ez daude horrekin ados. Katalunia "kale itsu" batera eramaten ari dela ohartarazi dio Rubalcabak Artur Mas Generalitateko presidenteari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa