13:25

Politika

ETB Nafarroan

Urkullu: 'Zaila da ulertzen ETB Nafarroan ezin ikustea'

Erredakzioa

Digitalizazioa martxan jartzeko babesa Foru Parlamentuak, 'UPNren abstentzioarekin", eman zuela gogorarazi du lehendakariak.

1:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritzian, "zaila da ulertzen" nafarrek "telebista kate guztiak modu digitalean ikustea eta ETB ezin ikustea".

Adierazpenokin erantzun dio Yolanda Barcina foru presidenteari lehendakariak, Paulino Rivero Kanarietako presidentearekin batera eskaini duen prentsaurrekoan.

Foru Parlamentuak onartutako ebazpenaren ostean, Nafarroan digitalizazio prozesuaren lehen fasea abian zela jakinarazi zuen atzo EiTBk. Iragarpen horrek Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen haserrea piztu du. Barcinak salatu duenez, EiTBren sare analogikoaren digitalizazio prozesua "legearen kontrakoa da".

Lehendakariak gogorarazi duenez, ETB Nafarroa modu digitalean ikusteko Parlamentuak onartutako ebazpenean "UPNk zuri bozkatu zuen".

Urkulluren ustez, "legearen interpretazio kontua da. Aldi baterako aterabidea da, ETBk beste frekuentzia batzuetan emititzeko aukera izan arte, seinale analogikotik digitalera pasatu behar gara".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena