11:16

Politika

'Espainia Kataluniaren aurka'

Homs: 'Kataluniako sinposioak ez du ezer inposatzeko helbururik'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Urkulluren Gobernuak ez duela sinposioa Fiskaltzara eramateko arrazoirik aurkitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan du gaur inauguratu duten 'Espainia Kataluniaren aurka' sinposioak ez duela "ezer inposatzeko helbururik". Zenbait buruzagi politikok gai hau posizioak irabazteko erabili dutela salatu du Homsek.

Generalitateko bozeramaileak Kataluniako historiaren inguruko sinposioa inauguratu du gaur goizean. Espainiako Gobernuak, PPk, Ciutadansek eta UPyDk gogor kritikatu dute, eta horren berri eman diote Fiskaltzari, "gorrotoa bultzatu" egiten duela iritzita.

Kongresua hasi aurretik, dozenaka manifestari joan dira IEC Ikerketa Katalanen Institutuaren egoitzara, eskuan Kataluniako eta Espainiako banderak zeramatzatela. Sinposioa diru publikoarekin ordaindu dutela salatu dute.

Sinposioari hasiera emateko hitzaldian, Homsek esan du kongresu horretan ez dela "egiaz" hitz egingo, "historian ez dagoelako egia bakar bat". "Sinposio honen helburua ez da ezer inposatzea, zorroztasun akademikoa oinarritzat hartuz egiten dugun zerbait da", azaldu du.

Homsen ustez, "zenbait buruzagi politikok" historia erabili nahi dute "bide demokratikoen bidez lortu ez dituzten posizioak irabazteko".

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Urkulluren Gobernuak ez duela sinposioa Fiskaltzara eramateko arrazoirik aurkitu. Erkorekaren ustez, PP, Ciutadans eta UpyD alderdiek erakutsi duten jarrera "gehiegizkoa" izan da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena