20:18

Politika

EiTB Nafarroan

Nafarroako Gobernuak EiTBren legez kanpoko 'esku hartzea' salatu du

Erredakzioa

EiTBk eskutitza igorri dio goizean Nafarroako Gobernuari, Nafarroan duen sare analogikoa bihartik aurrera digitalizatu egingo duela jakinarazteko.

  • Yolanda Barcina

    Yolanda Barcina Nafarroako presidentes. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak Euskal Telebistak Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalearen kanalak "ilegalki hartuz" Nafarroan aurrera eraman nahi duen "esku hartzea" salatu du.

Foru Exekutiboak prentsa-ohar batean adierazi duenez, Espainiako Gobernuari egoeraren berri eman dio. Nafarroako Gobernuaren aburuz, "honek guztiak indarrean dagoen ikus-entzunezkoen araudia urratzen du". "Euskal Telebistaren zabalkundea gertatuz gero, legezkotasuna berrezartzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatzen dugu", adierazi du.

EiTBk goizean eskutitza igorri dio Nafarroako Gobernuari, eta Nafarroan duen sare analogikoa bihartik aurrera digitalizatu egingo duela adierazi dio.

"Ez dagokion frekuentzia bat hartuko luke EiTBk, emititu ahal izateko duen baimena Euskal Autonomia Erkidegora mugatzen baita", adierazi du Nafarroako Gobernuak.

Gobernuaren aburuz, "oso larria" da EiTBren jokatzeko modua, eta asmo hori bertan behera uzteko eskatu dio EiTBko zuzendaritzari. Emisioak "lizentziak baimentzen dion lurraldera", Euskal Autonomia Erkidegora, mugatzeko ere eskatu dio.

2012ko urtarrilean, Eusko Alkartasuna EiTBren seinalea digitalizatzen saiatu zen, eta Erreniega mendian antena bat jarri zuen. Espainiako Gobernuak antena itxi zuen, eta 54.000 euroko isuna ezarri zien ekimenaren bultzatzaileei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena