09:43

Politika

Segurtasun pribatua

Zaindari pribatuek kalean ere atxilotu ahal izango dituzte herritarrak

Erredakzioa

Espainiako Gobernuaren proiektuak EAJren babesa du; PSOE eta Ezker Anitza, berriz, aurka agertu dira. Atxilotuak Estatuko Segurtasun Indarren esku utzi beharko dituzte berehala.

  • Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarra.

    Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarra. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Diputatuen Kongresuak, EAJk babestuta, segurtasun pribatua arautzeko lege berrirako proiektua onartu du. Orain, Senatura igorriko dute, hasierako testuan aldaketa batzuk eginda; besteak beste, zaindari pribatuei kalean atxiloketak, identifikazioak eta miaketak egiteko ahalmena emango diete.

Espainiako Gobernuak legearen zirriborroa onartu eta zortzi hilabetera, gaur eztabaidatu dute testua Kongresuko Batzordean, eta Senatura igortzeko moduan utzi dute.

70 zuzenketa baino gehiago egin ostean, proiektuak EAJren eta CiUren babesa jaso du, eta PSOE eta Ezker Anitza aurka agertu dira; izan ere, segurtasun publikoa Estatuko Segurtasun Indarren eskumena dela aldarrikatzen dute. Antonio Trevin PSOEren Barne gaietarako bozeramailea kezkatuta agertu da, zaindari pribatuen eskumenak nabarmen zabaldu direlakoan.

Non eta nola

Segurtasun pribatuko langileek industrialdeetan, urbanizazioetan, merkataritza-gune publikoetan eta leku publikoetan egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan jardungo dute. Lege berriari esker, baina, zaindari pribatuek atxiloketak, miaketak eta identifikazioak egin ahal izango dituzte edozein eremu publikotan.

Hala ere, herritar bat atxilotuz gero, Estatuko Segurtasun Indarren esku utzi beharko dituzte berehala.

Segurtasun enpresen gaineko eskumena

EAJ eta CiU gustura agertu dira lege berriarekin, akordioari esker Kataluniaren eta EAEren esku edukiko baitituzte segurtasun enpresen eta detektibe pribatuen gaineko eskumena.

"Guztion interesekoa da" eta "lege ona da, nahiz eta hobetu daitekeen", adierazi du Emilio Olabarria EAJren diputatuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena