21:50

Politika

Manifestazio jendetsua

Terrorismoaren biktimei 'iruzur egitea' egotzi diote Rajoyri Madrilen

Erredakzioa

Parot doktrina bertan behera geratu eta gero, terrorismoaren biktimentzako justizia eskatu dute manifestazioan parte hartu duten milaka lagunek.

  • Parot doktrinaren amaieraren aurkako manifestazio jendetsua, Madrilen. Argazkia: EFE

    Parot doktrinaren amaieraren aurkako manifestazio jendetsua, Madrilen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parot doktrina bertan behera utzi ostean, terrorismoaren biktimentzat justizia eskatu dute milaka lagunek ostiral honetan Madrilen izandako manifestazioan. Halaber, biktimei "iruzur egitea" egotzi diote Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari.

Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioak (DENAES) deituta, biktimen elkarteko ordezkariek Madrilgo Dominikar Errepublikako Plazan egin dute elkarretaratzea, 1986. urtean ETAk 12 guardia zibil hil zituen leku berean. Parte-hartzaileek Parot doktrinaren amaieragatik protestatu dute.

Leloak

Martxan hainbat lelo izan dira irakurgai: "Botereak Barrabas askatu du", "Rajoy, koldarra, ETA kalean da", "Rajoy, txontxongilo, ETAk emango dizu botoa", "Inork ez du Espainia batua garaituko" eta "Espainia bakarra da, ez 51", besteak beste.

Manifestazioan parte hartu dutenen artean Sandra Paloren ama dago (2003an lau gaztek Sandra bortxatu eta hil zuten), baita Regina Otaola Gipuzkoako PPko buruzagi ohia. Halaber, hainbat politikari ere izan dira bertan, baina ordezkari gisa joan ez direla argitu dute.

Salaketak

Himnoa abestu ostean, Daniel Portero Duintasuna eta Justizia elkartearen presidenteak hartu du hitza eta, Estrasburgoko epaiaren ostean "80 hiltzaile aske geratu" direla salatu du.

Fiskaltzak Alcasserreko neskatoen hiltzailea Miguel Ricarten askapenaren aurkako helegitea aurkeztu du, baina ez ETAko kideen askapena. Horren harira, Porterok galdetu du: "Biktima batzuk lehen mailakoak al dira, eta besteak, bigarren mailakoak?".

Jose Alcaraz Terrorismoaren aurkako Ahotsak (VCT) elkarteko arduradunaren iritzian, Parot doktrinaren amaiea "ezkutuko amnistia da".

Gainera, Jose Ortega Lara ETAk bahitutako Espetxeetako funtzionarioak PPren Gobernuaren aurka egin du. Rajoyren Gobernuak sozialisten politikarekin bat egin dutela esan du Ortega Larak, "hauteskunde kanpainan emandako hitzaren kontra joanda".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena