19:33

Politika

Torturak frankismoan

Ostegunerako deitu ditu epaileak 'Billy el niño' eta Aguilar Muñecas

Erredakzioa

Argentinaren estradizioa onartzen duten galdetuko die Ruz epaileak. Frankismoaren azken garaian torturak egitea egotzita egin du estradizioa-eskaera Argentinak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ruz epaileak ostegun honetarako deitu ditu Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Billy el niño, inspektore ohia eta Jesus Muñecas Aguilar guardia zibil ohia, Argentinak egindako estradizioa eskaera onartzen duten galdetzeko. Frankismoaren azken garaian torturak egitea leporatuta egin du eskaera hori Argentinak.

Joan den ostiralean, Billy el niño eta Aguilar Muñecas entregatzeko baimena eman zuen Gobernuak, eta orain Auzitegi Nazionalaren epailearen aurrean agertu beharko dute biek.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, estradizioa onartzen duten galdetuko die Ruzek, eta, onartzen ez badute, Zigor-Arloko Salaren esku geratuko da eskaeraren inguruko erabakia.

Gonzalez Pacheco eta Muñecas Aguilar abokatuarekin joan beharko dute epaitegira, bertan kautelazko neurrien inguruko erabakia ere hartuko baitu epaileak. Ildo horretan, Fiskaltzari ere idatzi helarazi dio epaileak, bi lagunen estradizioaren inguruko erabaki hartu bitartean zein egoeratan egon behar duten galdetzeko (aske jarraitu behar duten, kartzelara igorri behar dituen ala kautelazko neurriak ezarri behar dituen).

Torturak

Estradizio eskaera azaroaren 18an egin zuen Argentinako Justiziak. Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Jesus Muñecas Aguilar, Celso Galvan Abascal eta Jose Ignacio Jiralte Gonzalezen estradizioa eskatu zuen. Azken bien estradizioa bertan behera utzi zituen Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak; izan ere, hilik daude.

Juan Antonio Gonzalez Pachecok, Billy el niño-k, ustez 13 pertsona torturatu zituen 1971tik 1975era arte. Muñecas Aguilarrek ustez Andoni Arrizabalaga torturatu zuen Guardia Zibilaren kuartelean, Zarautzen (Gipuzkoa).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena