Politika
Polemika
Erredakzioa
Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak igorritako txostenak "eskasak, laburregiak eta ez nahikoak" direla kritikatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Horrenbestez, informazio gehiago eskatu du.
Albisteak (2)
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak joan den astean ETAko lau preso ohiri egindako harreren inguruko txosten berriak eskatuko ditu, fiskaltzaren iturriek jakitera eman dutenez. Lau presoak Estrasburgoko Auzitegiak Parot Doktrinaren inguruan hartutako erabakiaren ondoren irten ziren espetxetik.
Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak preso ohien jatorrizko herrietan egindako harreren inguruko txostenak igorri dizkio Ministerioari. Ikertutako harrera-ekitaldiak ondorengoak dira: Juan Ignacio Delgadori Legazpin egindako harrea, Inmaculada Pacho Martini Bilbon egindakoa, Juan Jose Legorburu Gerediagari Zornotzan egindakoa eta Javier Martinezi Galdakaon egindakoa.
Lau txosten horietan, harrera bakoitzeko bat, ez da gertatutakoa kontatzen eta ez da ekitaldian parte hartutako pertsonen identifikaziorik jasotzen, aipatutako iturriek adierazi dutenez. Txostenak "laburrak" direla adierazi dute, eta "ez dira nahikoa" terrorismoaren gorazarrea egin zen edo ez zehazteko.
Fiskaltza "harrituta" agertu da jasotako zehaztasun faltarekin eta horiek oinarritzat hartuta salaketa egitea ezinezkoa dela adierazi du. Gertatutakoaren inguruko datu zehatzak jasotzean aztertuko du harreretan jazotakoa.
Iturri juridikoen arabera, prebentzio neurriak ezarri balira edo polizia egon balitz, harrerak ekidingo ziren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa