14:21

Politika

Kritikak

PSE Bake Planaren kontra agertu da 'errotik oker' dagoelako

Erredakzioa

Aresek nabarmendu duenez, oposizioko alderdi guztiak Eusko Jaurlaritzaren Bake Planaren kontra azaldu ostean, "planarekin zer egin eta zein bide hartu" erabaki beharko dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EE alderdia Jaurlaritzaren Bake Planaren kontra agertu da "urria, anbiguoa, distantziakidezkoa, sakonetik okerra eta eraginkortasunik gabekoa" delako.

PSE-EEren Bilboko egoitzan egindako prentsaurreko batean Rodolfo Ares PSE-EEren organizazio eta koordinazio idazkariak esan duenez, Bake Planean "zoru etikoa" sartzea ez da nahikoa, gehigarri bat bezala sartu dutelako, plan osoaren parte izan beharrean.

Gainera, Aresek esan du Jaurlaritzaren plana "errealitatetik kanpo" dagoela, Bakerako Batzordean euskal lau alderdi nagusiekin "mikroakordioak" lortzea badute helburu, UPyDk, PPk eta PSE-EEk parte hartuko ez zutela esan ondoren, lantalde horrek "bideragarritasunik" ez duelako.

"Irailean batzordean lan egiteko baldintzarik ez bazegoen, are gutxiago orain, Sortuko agintariek iragan beltzena -ETA hil itzazu esaten zuena- harrotasunez defenditzen dutenean (Arraiz aipatuta) eta Oldartzen sufrimendua gizarteratzeko txosten zitalaren ostean".

Aresen arabera, oposizioko alderdi guztiak Eusko Jaurlaritzaren Bake Planaren kontra azaldu osoan, "planarekin zer egin eta zein bide hartu" erabaki beharko dute.

Halaber, Jonan Fernandezek egindako planak "aldaketa kosmetiko" batzuk baino ez ditu jaso, alderdi eta eragileek euren ekarpenak egin eta gero.

"Anbiguoa izaten jarraitzen du, min gehien egin duen eta denbora gehien egon den indarkeria -ETArena- arinduz, eta indarkeria esaten du, terrorismo beharrean, eta heriotza, hilketa beharrean", azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena