Politika
Biktimak
Erredakzioa
ETAren hilketez gain, GALen, Batallon Vasco Españolen, Grupos Armados Españolesen, Triple A-ren, Jarrairen, Mendekuren eta eskuin muturraren biktimak ere sartu dituzte.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Covitek EAEko "Izuaren Mapa" osatzeko bildu dituen datuak aurkeztu ditu gaur, eta ETAk eta beste talde batzuk, 1960 eta 2009 artean, EAEn hil zituzten 600 pertsonetan oinarritu dela jakinarazi du.
Mapa hori Espainiako terrorismoaren biktimei buruzko oinarrizko multimedia eduki bilakatzea da Coviteren helburua, Maite Pagazartunduak azaldu duenez.
Aipatu epe horretan izandako 600 hilketa jaso dituzte mapan: ETAren 573 biktima, Batallon Vasco Españolen 10, GALen 2, Grupos Armados Españolesen 5, Triple Aren 2, Jarrairen 2, Mendekuren 2 eta eskuin muturraren bat. Horien artean, 156 guardia zibilak ziren, 149 poliziak, 49 militarrak eta 256 zibilak.
Covite Donostian egiten ari den Terrorismoaren eta Indarkeria Terroristaren XII. Jardunaldietan aurreratu dituzte datu horiek.
Pagazartunduak azaldu duenez, duela lau hilabete otu zitzaien mapa osatzea, Jaurlaritzak giza eskubideen "Sufrimenduaren mapa" egingo zuela iragarri ostean. Izan ere, bertan, ETAren indarkeriaz gain, Estatuko segurtasun indarren biktimak ere agertzen ziren, eta horrek "zur eta lur" utzi zituen Coviteko kideak.
Coviteren arabera, euskal erakunde publikoek "ETAren eta bere ingurukoen zuritze estrategia gutxiesten dute"; orduan, Covitek "eufemismorik gabe, terrorismoaren biktimen" mapa osatzea erabaki zuen.
Abenduaren 9tik aurrera egongo da airean "Izuaren mapa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa