14:58

Politika

Adierazpen polemikoak

Fernandez Diazen hitzak zuzentzeko eskatu dio Urkulluk Rajoyri

Erredakzioa

Ministroak esan zuen Polizia Nazionala edo Guardia Zibila egon izan balira, ez zela omenaldirik egingo. Erkorekaren iritzian, "bidegabeak, faltsuak eta oso larriak" dira ministroaren hitzak.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak Barne ministroak ETAko presoen ustezko omenaldien inguruan Ertzaintzak egindako lanaren gainean egindako adierazpenak zuzentzeko eskatu diote Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteari, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaleak adierazi duenez.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ostiralean esan zuen, ustezko omenaldiotan Ertzaintza modu zuzenean jarduten ari zen galdetu ostean, Polizia Nazionala edo Guardia Zibila egon izan balira, ez litzatekeela omenaldirik egongo.

Josu Erkoreka Murueta ontziolan izan da gaur, larunbata, atunontzi baten uretaratzean, eta, bertan esan duenez, , "bidegabeak, faltsuak, eta oso larriak" dira ministroaren hitzak, eta "lekuz kanpo daude Gobernuaren ministro baten ahotan".

Erkorekaren esanetan, "baieztatutako gertaera bat baino, probokazio asmoa dagoela ematen du".

Jaurlaritzaren bozeramalearen arabera, atzo bertan Iñigo Urkullu lehendakariak ohar bat bidali zion Espainiako Gobernuaren presidenteari "adierazpen horiek zuzentzeko, gure iritzian bidegabeak, faltsuak eta oso larriak" direlako.

"Kirrinkiariak"

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren azken adierazpen "kirrinkariak" kritikatu zituen atzo, ostirala, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak.

Ertzaintza "une oro legezkotasunaz arduratzen da", Beltran de Herediaren hitzetan. "Urraketen aurrean dispositibo guztiak" prest dituela ohartarazi zuen Segurtasun sailburuak.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena