Politika
Bake prozesua
Erredakzioa
Ezker abertzalearen ustez, "euskal gizarteak behar dituen normalizazio politikoa eta elkarbizitza demokratikoa lortzeko ahaleginak zapuztu" nahi dituzte.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Sorturen Batzorde Nazionalak "bakearen etsaien inboluzio estrategiaren" baitan kokatu dute Hasier Arraiz alderdiko koordinatzailearen zitazio judiziala.
Arraizek berak prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, alderdikideen babesean, EAEko Justizia Azuitegi Nagusiaren zitazioari erantzuteko. Izan ere, Juan Luis Ibarra buru duen Auzitegiak Arraiz deklaratzera deitu du azaroaren 18an, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrenaren harira, egindako ekitaldi batean adierazitakoa ETA goratzea ote zen ebazteko.
Egoera horren aurrean, Arraizek agiri bat irakurri du alderdiaren izenean, eta "euskal gizarteak behar dituen normalizazio politikoa eta elkarbizitza demokratikoa lortzeko ahaleginak zapuztu" nahi dituztela salatu du. "Estrategia horren baitan kokatzen dugu Sorturen koordinatzailea deklaratzera deitzea", gaineratu du.
Arraizen zitazioa "adierazpen askatasunaren kontrako eraso bortitza" dela azpimarratu du, egin zuen bakarra "ustezko 'trantsizio politikoa'ren irakurketa politikoa" izan zelako.
"Edozein demokraziatan eskandalua izango zen, baina ohiko errealitatea da Euskal Herrian" adierazi du Arraizek. Izan ere, bere esanetan, Euskal Herrian "ezin dira proiektu politiko guztiak gauzatu" eta ideia guztiak ere "ezin dira askatasunez adierazi".
"Estrategia" horren atzean "garaileen eta galtzaileen kontaketa inposatzeko" ahalegina omen dago.
Sorturen koordinatzaileak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratuko du astelehenean, 17:00etan, eta Sortuk auzitegiaren Bilboko egoitzaren parean protesta egiteko deia egin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa