Politika
Kale-indarkeria
Erredakzioa
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak ezker abertzalea kritikatu du, "hildakoak hilobian garbitu nahi dituelako, ehunka familia iluntasunera itzultzeko".
Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea. Argazkia: EFE
Consuelo Ordoñez Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko (Covite) presidenteak ezker abertzaleko "zati baten" jarrera kritikatu du. "Gertatutakoa deitoratzen" duela esaten dute, baina "zinikoa eta kaltegarria" da "gaitzespen batekin eta indarkeriaren aurkako agerraldi batekin" lagunduta ez badoa.
Covitek Terrorismoaren Biktimen XII. Jardunaldiak antolatu ditu Donostian. Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagi eta EH Bilduko kideak jarrera irmoa agertu du Barakaldon Alderdi Popularrak duen egoitzaren kontra egindako erasoaren aurrean. Hala, bere "erabateko desadostasuna eta arbuioa" agertu du bart gaueko erasoaren aurrean.
Covitek Maria Jose Grech kazetariari Nazioarteko XII. Saria eman dio ekitaldian. Ezker abertzaleak terrorismoaren arazoarekin bukatzeko "konponbide errealaz hitz" egiten duela kritikatu du Coviteko presidenteak, baina "egia esan, hildakoak hilobian garbitu nahi ditu, ehunka familia iluntasunera itzultzeko".
"Mundu horrek guztiei mehatxu egiten digu, ez bakarrik biktimei", gogorarazi du Ordoñezek. "Ezker abertzalea Diputatuen Kongresuan, Eusko Legebiltzarrean eta udaletan gorrotoaren hazia ureztatzen ari da", salatu du Coviteko ordezkariak.
Francisco Javier Martinezi egindako harrera
"Duela bi egun" Francisco Javier Martinez "Fabio Moreno mutikoaren hiltzailea txalo artean eta besarkadekin hartu zuten jaioterrian", gogorarazi du Ordoñezek.
"Hil egiteagatik abegi ona egin zioten, mutiko baten odola isurtzeagatik", deitoratu du Ordozñezek. "Terrorismoko 50 urte igaro ostean irudi hori errepikatzea kezkagarria da, euskal gizarteko zati garrantzitsu baten eskrupulu falta demostratzen duelako", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa