Politika
EAE-ko fiskalitatea
Erredakzioa
Baliteke Espainiako Gobernuak beste bost zergaren kontrola ematea Jaurlaritzari.
Albisteak (3)
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak "aurreakordioa" lortu dute EAEko Kontzertu Ekonomikoa erreformatzeko, oraindik ere "hainbat gai" ixtea falta bada ere, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak baieztatu duenez.
"Administrazioen artean zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatu behar dugu. Hainbat gai ixtea falta da, baina aurreakordioa dugu", esan du. Horren esanetan, oraindik ere "negoziatzen" ari dira, eta "hurrengo asteetan" mamituko da dena.
Ogasun Sailetik azaldu dutenez, une honetan hiru aldundiekin akordioa lortzen saiatzen ari da Jaurlaritza, ondoren Estatuarekin biltzeko.
Sailburuak ez ditu akordioaren nondik norakoak zehaztu, baina baliteke Espainiako Gobernuak beste bost zergaren kontrola ematea Jaurlaritzari.
Nolanahi ere, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute akordiorik lortu Kupoaren inguruan (Gasteizko Gobernuak Estatuari eman behar dion dirua). Hain zuzen ere, Mariano Rajoy presidentearen Gobernuak 1.524 milioi euro kobratu nahi dizkio Jaurlaritzari 2014. urtean, hau da, iaz baino bi aldiz gehiago.
Bilera Gipuzkoako Aldundiarekin
Bestalde, Gipuzkoako Aldundia Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batzartuko da gaur, aurreakordioaren zehaztasunak ezagutzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa