Politika
Txosten polemikoa
Erredakzioa
"Irakasleen lan ona" goraipatu du Irakasleen Batzordeak, eta komunikabide batzuen "pozoitze mediatikoa" salatu du, "arreta desbideratu" nahi dutelako.
Albisteak (3)
Nafarroako irakaskuntzaren sindikatuek, eskola publikoetako zuzendariek eta IES Iturrama ikastetxeko Eskola Kontseiluak Guardia Zibilaren txosten polemikoa gaitzetsi dute gaur. D ereduko irakasleen politizazioaz ohartarazi zuen Guardia Zibilaren txostenak.
"Irakasleen lan ona" goraipatu du LAB, STEE-EILAS, CCOO, ELA, UGT eta CSIF sindikatuek osatutako Irakasleen Batzordeak agiri batean, eta komunikabide batzuen "pozoitze mediatikoa" salatu du, "arreta desbideratu" nahi dutelako. Horrela, LOMCE legearen "inposaketa", Hezkuntzako murrizketak eta sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeekin dituzten akordioak estali nahi dituzte, Irakasleen Batzordearen ahotan.
Hezkuntza zerbitzu egokia bermatzeko erantzukizuna dutela gogorarazi dute, baina Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritzak "doktrinamendu saiakeragatik" D ereduko "irakasleei sekula" ez diela espedienterik ireki erantsi du.
Erantzukizun indibiduala
Hala eta guztiz ere, erantzukizunak indibidualak direla ohartarazi dute sindikatuek: "Ezin daiteke kolektibo oso bat epaitu, partikularren ustezko ekintzengatik". Ondorioz, irakasleen lana zelatatzea "zentzugabekeria juridiko eta morala da".
Horregatik, Irakasleen Batzordeak "zuzenketa" bat eta irakasleen "profesionaltasuna eta zintzotasuna" errespetatzea eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa