Politika
Parot doktrinaren amaiera
Erredakzioa
Inmaculada Pacho, Juan Manuel Piriz, Juan Ignacio Delgado, Javier Martinez, Pagoa Zulueta eta Juan Jose Legorburu presoei egindako harreren txostenak bidali dizkio Auzitegi Nazionalari.
Albisteak (3)
Espainiako Barne Ministerioak 6 preso ohiri egindako harrera ekitaldiak ikertzeko eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari. Aipaturiko presoak Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu ostean atera dira kartzelatik.
Barne Ministerioak txosten bat bidali dio Auzitegi Nazionalari ondorengo presoei egindako harrerak iker ditzan: Inmaculada Pacho Martin (Bilbo), Juan Manuel Piriz Lopez (Bilbo), Juan Ignacio Delgado Goñi (Legazpi), Javier Martinez (Usansolo), Pagoa Zulueta Vazquez (Leioa) eta Juan Jose Legorburu Gerediaga (Zornotza).
Gobernuak ikertzeko eskatu duen lehendabiziko harrera urriaren 28an Juan Manuel Piriz Lopezi egindakoa da. 12:30ean heldu zen Loiuko aireportura, eta Barne Ministerioaren arabera 30 eta 40 lagun artean zeuden haren zain. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak ekitaldi horretan Tasio Erkizia ezker abertzaleko buruzagi historikoa egon zela salatu zuen.
Barne Ministerioak eta Espainiako segurtasun indarrek Pirizi egindako harreran eta beste bost kasutan ere terrorismoa goratu zenaren susmoa dute. Eztabaida sortu duen harreretako bat Francisco Javier Martinezek Usansolon izan zuena da. Suziriak botaz eta txaloz hartu zuten eta presoen aldeko pankartak ikusgai izan ziren, Espainiako Gobernuaren arabera.
Legazpin ere suziriekin eta kanpaiekin egin zioten harrera Juan Ignacio Delgado Goñiri. Bestalde, Inmaculada Pacho Martini Bilboko Zazpikaletan egin zioten harreran dozenaka pertsona elkartu ziren, Barne Ministerioaren arabera.
Pagoa Zulueta Vazquez preso ohiari Leioan egindako harrera ere ikertzeko eskatu dio Gobernuak Fiskaltzari. Leioan "Ongi Etorri Pagoa" izeneko pankarta bat jarri zuten. Salatutako seigarren kasua Juan Jose Legorburu Gerediagaren harrera da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa