Politika
'Parot doktrina' baliogabetuta
Erredakzioa
Estatuko Abokatutzaren esanetan, Ines del Rioren auziko epaia ezin daiteke kasu guztietara estrapolatu. Ricart Alcasserreko hiru neskatoak bahitzea, bortxatzea eta hiltzeagatik zigortu zuten.
Espetxe bat. Artxiboko irudia: EiTB
Miguel Ricart askatzearen aurka azaldu da Estatuko Abokatutza. Ricarti Miriam, Toñi eta Desiree Alcasserreko hiru neskatoak bahitzea, bortxatzea eta hiltzeagatik 170 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 1997an. Estatuko Abokatutzaren esanetan, Ines del Rioren auziko epaia ezin daiteke kasu guztietara estrapolatu.
Estatuko Abokatutzak Valentziako Lurralde-auzitegiari agiria igorri dio bere argudioak azaltzeko. Lurralde-auzitegiak 48 orduko epea eman zion Ricarten askapenaren inguruan iritzia emateko, 'Parot doktrina' baliogabetuta geratu ostean.
Epea amaitu baino lehen txostena igorri dio Estatuko Abokatutzak; izan ere, epea ostegun honetan bukatzen zen. Ricart askatzearen kontra azaldu da agirian. Bestalde, 2006ko otsailaren 28tik aurrera egin diren luditzeen txosten zabalago bat eskatu die Estatuko Abokatutzak espetxeetako arduradunei.
Prozesuko alde guztietako (Fiskaltza, akusazio partikularrak, herri-akusazioa, abokatuak eta Estatuko Abokatutza) txostenak eskuan ditu Valentziako Auzitegiak dagoeneko. Ondorioz, askapenaren inguruan eztabaidatzen hasi daiteke. Presoa askatzea erabakitzen baldin badute, Ricart berehala aske geratuko litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa