Politika
Bakegintza
Erredakzioa
Bestalde, Sevilla II espetxean dauden ETAko presoen egoera "gainditzeko" lanean ari direla esan du Bake eta Bizikidetzako idazkariak.
Jonan Fernandez. EITB.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariak esan du azken egunetan izan diren kale erasoak "iraganeko astinduak" direla, baina, eraso horien eraginez, "ezin dela perspektiba galdu". Fernandezen hitzetan, erasoak "salatu" egin behar dira, baina "indarkeria mota guztiekin amaitzeko" lanean jarraitzeko deia egin du.
Bestalde, Sevilla II espetxeak bizi duen "egoera anormala gainditzeko" lanean ari direla adierazi du. "Egoera horrek ezin du bere horretan jarraitu", gaineratu du.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Fernandezek azken egunetako kale erasoak aipatu ditu. "Iraganeko astinduak dira, eta, noizean behin, orainaldian ere gertatzen dira".
Fernandezen ustez, erasoak "salatu" egin behar dira, eta kale borroka amaitzeko "lanean" jarraitu behar da. "Baina, eraso horien ondorioz, ezin dugu perspektiba galdu, eta indarkeriaren zantzu guztiekin behin betiko amaitzeko lanean tinko jarraitu behar dugu", gaineratu du.
Sevilla II
Bestalde, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Sevilla II espetxean dauden ETAko presoen egoera ezagutzen dutela adierazi du Fernandezek (gose greban daude hilaren 28tik).
Egoera horri konponbidea jartzeko, "lanean" ari direla esan du Jonan Fernandezek. Horren ustez, egungo espetxe politikan "iraganeko" errealitate batzuk indarrean jarraitzen dute. "Isolamendu egoera ez dator bat espetxeen inguruko legediarekin, ezta giza eskubideen errespetuarekin ere", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa