Politika
'Parot doktrina'
Erredakzioa
Bihar erabakiko du, bestalde, 'Langraitz Bide'ko preso bat eta GALeko beste bat libre utzi ala ez.
17 preso aske uztea aztertu beharko du Auzitegi Nazionalak.
'Parot doktrina' ezarrita, kartzela zigorra luzatu zieten ETAko 14 preso aske uzteko agindua eman du Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Aretoak, Estrasburgoko ebazpenari men eginda. Horrenbestez, 55 dira jada aske geratu diren presoak, horietako 50, ETAkoak.
Hauek dira datozen orduetan libre geratuko diren presoak: Javi Martinez Izagirre, Ignacio Fernandez de Larrinoa, Miren Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Maria Mendinueta Flores, Ignacio Orotegui Ochandorena, Santos Berganza Zendenegui, Jose Angel Biguri Camino, Iñigo Akaiturri Irazabal, Ignacio Erro Zazu, Nicolas Francisco Rodriguez, Juan Andres Urkizu Ormazabal, Imaculada Pacho Martin, Juan Ignacio Delgado Goñi eta Bautista Barandalla Iriarte.
Gaur erabakitzekoa bazen ere, azkenean biharko utzi du Auzitegiak 'Langraitz Bidea'n dagoen Kepa Mirena Solana Alonso presoaren inguruan ebazpena ematea. Honekin batera, Ismael Miquel Gutierrez GAL (Askapenerako Talde Antiterroristak) taldeko kidea libre uztearen erabakia ere hartuko du. Bestalde, Andoni Muñoz de Vivar 'Langraitz Bide' presoa aske uzteko eskaera egin du Fiskaltzak, baina nonbait, akatsa izan da eta, azkenean, abenduaren 25ean aterako da Muñoz kartzelatik.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak bertan behera utzi zuen 'Parot doktrina' joan den urriaren 21ean emandako ebazpen batean, eta hori aplikatuta, eta Gorenaren aginduari jarraiki (azken erabakia auzitegi bakoitzak hartu behar duela ebatzi zuen), presook aske uzteko eskaera egin du Fiskaltzak eta horren kontura eman du agindua Auzitegi Nazionalak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa