Politika
Pintura bota dute
Erredakzioa
Gose greban dauden presoen aldeko esku-paperak ere bota dituzte. Pintadak egiteagatik gazte bat atxilotu dute, eta Bilbon hainbat edukiontzi erre dituzte.
Albisteak (1)
Nerea Llanos Bizkaiko PPko idazkari nagusiak Getxoko egoitzaren aurkako erasoa salatu du gaur. Antza, ezezagun batzuk pintura jaurtiki dute egoitzaren aurrealdean, eta Sevilla II espetxean dauden ETAko presoen aldeko esku-paperak bota dituzte.
"Eskuak odolez zikinduta dauzkazue, hiltzaileak. Espainiako Gobernu faxistak euskal preso politikoak akatu nahi ditu espetxeetan, bizitza osorako lurperatuz, jipoiak emanez eta baldintza jasangaitzak ezarriz, Sevilla II espetxean gertatzen den modura", dio esku-paperak.
Horrez gain, erasotzaileek pintura bota dute Getxoko egoitzak aurrealdean. PPren egoitza horrek hainbat eraso jasan ditu azken urteetan.
Atxiloketa bat
Getxon bertan ere, gazte bat atxilotu dute goizaldean, ETAko presoen aldeko pintadak egitea egotzita. Algortako metro estazioan izan da atxiloketa.
Gazte talde bat pintadak egiten ari zela ohartaraziz dei bat jaso du Ertzaintzak, eta, agenteak bertaratu direnean, ihes egiten saiatu dira. 22 urteko gazte bat atzeman eta atxilotu du Ertzaintzak, ustez terrorismoa goratzea eta kalteak eragitea egotzita.
Kaputxadun talde batek kontainerrak erre ditu Bilbon
Halaber, kaputxadun batzuek hiru kontainer jarri dituzte errepide erdian eta su eman diete gero, Bilbon, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. 13:30 aldera izan da gertakaria, Bilboko Errekalde auzoan, Larraskitura doan errepidean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa