13:05

Politika

Bake eta Bizikidetza Plana

Jaurlaritzak 'bakearen legealdi historikoa' lortzea espero du

Erredakzioa

'Zoru etikoa' eranskin gisa jaso du behin betiko testuak, eta, iraganaren kontakizuna inposatu baino, 'gogoeta partekatua ahalbideratzen duen baldintzak sortzea' proposatu du.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du Bake eta Bizikidetza Planaren behin betiko testua, azken legegintzaldian EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako "zoru etikoa" gaineratu eta gero.

Gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, honako hau bakearen “legealdi historikoa” izatea espero du Urkulluren Gobernuak. Horretarako, “oztopoen gainetik” seriotasunez eta ‘zuhurtziaz’ arituko direla gaineratu du.

Jaurlaritzak badaki bide horretan “oztopoak” gainditu beharko dituela baina, zentzu horretan, “seriotasunez, erantzukizunez eta zuhurtziaz” arituko direla berretsi du.

ETAren amaiera

Planaren testu berria ostiralean aurkeztu zuen Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariak, talde politikoen eta gizarte eragileen ekarpenak jaso ondoren.

Testuak ETA 'baldintza politiko gabe' desagertzea eskatzen du, eta bost ataletan egituratuta dago. Aurrenekoan, "gutxieneko oinarri etiko eta demokratikoak" ezarri dituzte, eta, horren baitan, 'zoru etikoa' erantsi dute. Oso-osorik gehitu dute, eranskin gisa, "orain arte lortutako adostasun handiena' dela argudiatuta.

Giza eskubideen urraketei dagokienez, ETAren indarkeriaren "injustizia" zehazki baloratu behar dela jasotzen du planak. Hain justu, ETA aipatuta, "baldintza politikorik gabe desagertzeko" eskatu du, eta, lehen urrats gisa, "armagabetze eta desegite antolatu, seguru eta behin betikoa" egin behar duela.

Dokumentuan nabarmendu dutenez, planari ez dagokio iraganaren kontakizun bat inposatzea, "gogoeta partekatua ahalbidetzeko baldintzak sortzea baizik".

Fernandezen hitzetan, dena dela, "gutxieneko horiek" ezin dira "ETAren indarkeria edota beste edozein urraketa legitimatzeko, justifikatzeko edo gutxitzeko argudio gisa erabili".

Etorkizuna eraiki, iragana ahaztu gabe

Hainbat jatorritako urraketei dagokienez, "guztiak onartzeko" deia egiten du planak, "bat bera ere baztertu edo ezabatu gabe". Nolanahi ere, ETAren indarkeriaren "injustizia" baloratu behar dela azpimarratu du testuak.

Etorkizuna eraikitzeaz ari da azkenengo atala. Bertan aldarrikatu dutenez, etorkizuna ezin da "iragana ahaztuta edo aurretik zegoena mespretxatuta" eraiki.

Jaso dituzten ekarpenen harira, bi aipatu ditu Fernandezek. Presoen atalean, "ETAko iheslariak" erantsi dituztela agertu du Bake eta Bizikidetza idazkariak, eta tortura kasuak ikertzeko erakunde independente bat sortzea aurreikusi dutela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena