17:30

Politika

"Kutsatze kanpaina"

STEE-EILASek babesa helarazi dio Nafarroako D ereduko irakaslegoari

Erredakzioa

Gainera, salatu duenez, "ez da kasualitatea" izan "difamaziozko kanpaina hau ateratzea, Nafarroako hizkuntza politika PAIren (Ingelesa ikasteko programa) inposaketa gauzatzeko bideratuta dutenean".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

STEE-EILAS sindikatuko Kontseilu Nazionalak, Berriozarren bilduta egon eta gero, elkartasuna adierazi dio euskarazko hezkuntzako irakaslegoari, martxan jarritako "kutsatzen kanpainaren" aurrean.

Hau izan da sindikatuaren erantzuna azken egunotan Nafarroan piztu den polemikaren inguruan. Zeresana Guardia Zibilak D ereduko irakaslegoaren inguruan egindako txosten batek eman du, eta batzuek Zigor Kodea aldatzea eskatu dute, terrorista ohiek irakasle izateko aukera ez dezaten.

Irakasleek erakutsitako konpromezua, "euren lana egiteko, eta emaitza bikainak eman dituena", eskertu eta gero, "zenbait hedabidek eta alderdik, euskarazko hezkuntza ereduaren kontra egitea helburu duen ustezko txosten batean oinarrituta, egindako difamaziozko kanpaina" salatu du.

Gainera, salatu duenez, "ez da kasualitatea" izan "difamaziozko kanpaina hau ateratzea, Nafarroako hizkuntza politika PAIren (Ingelesa ikasteko programa) inposaketa gauzatzeko bideratuta dutenean; besteak beste, hezkuntza publikoan D eredua zabaltzea ekiditeko eta euskal kultura eta hizkuntza baztertzeko".

STEE-EILASEk ziurtatu du euskara Nafarroako herri guztietara heltzeko eta Euskararen Legea delakoa indargabetzeko lanean jarraituko duela. Halaber, "irakasleen lana zalantzan jartzeko ahaleginen kontra manifestatzeko" deia egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena