Politika
Parot doktrina bertan behera
Erredakzioa
Bestalde, Espainiako fiskaltza guztiek Estatuko segurtasun indarrekiko konekzio protokoloak sustatzeko agindua dutela adierazi du Estatuko fiskal nagusiak.
Soraya Saenz de Santamaria
Parot doktrina bertan behera geratu ondoren aske geratu diren ETAko presoek Estatuarekin izan ditzaketen zorrak zuzenean ikertu nahi ditu Gobernuak, zorrik egongo balitz horiek zuzenean kobratzeko edo bahiturak zuzenean ezartzeko.
Hala iragarri du ostiral honetan Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak, ministroen kontseiluaren ondoren eskaini duen prentsaurrekoan. Agerraldi horrek, atzo UPyPk aurkeztutako mozioari PPk ezezkoa eman izanaren arrazoia galdetu diote Saez de Santamariari.
Presidenteordeak azaldu duenez, ''Estatuarekin zorren bat duten pertsonen kasuan ondasunen ikerketa eta horien bahitura zuzenean egiteko Estatuak berak dituen instrumentuak erabiltzea'' da Gobernuaren asmoa.
Izan ere, Saez de Santamriak azaldu duenez, egun auzitegietara jo behar du Gobernuak.
Klaseak emateko debekua
Halaber, terrorismo delituengatik zigorra bete duten pertsonek EAEn eta Nafarroan klaseak ematea ekiteko balizko lege-erreformaz ere galdetu diote. Horri erantzunez, presidenteordeak esan du Gobernua, beste erakunde batzuekin elkarlanean, neurriak aztertzen ari dela ''irakaskuntza hori jasotzen dituztenen segurtasuna eta hezkuntza eskubidearen baitan balore demokratikoak errespetatzea bermatzeko''.
Protokoloak
Bestalde, Espainiako fiskaltza guztiek Estatuko segurtasun indarrekiko konekzio protokoloak sustatzeko agindua dutela adierazi du ostiral honetan Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak.
Eduardo Torres-Dulcek azaldu duenez, nolabaiteko ''oharra'' da, segurtasun indarrek egoera arriskutsuak ''baloratu'' eta ''gainbegiratu'' ditzaten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa